Prentsa

Hedabideetan izan dugun oihartzuna

Sarako Idazleen Biltzarra euskal kulturaren topagune nagusietako bat bilakatu da urteetan zehar. Prentsan eta hedabideetan izan duen oihartzunak lekukotasun ederra ematen digu gure ekitaldiaren garrantziaz eta herritarren inplikazioaz. Hemen bildu ditugu azken edizioko artikulu eta aipamen nagusiak, eskertuz kazetariek eta komunikabideek egin duten lana.

EKE – Biltzarraren konplize begirada bat

Aurten ere, EKEren sustengua izan dugu gure ekitaldian, eta bihotzez eskertu nahi dugu Lorentxa Saraguetak edizio horren uneak argazkitan grabatzeko egin duen lan fina. Bere begirada dokumental eta hunkigarriarekin, 42. Biltzarraren giroa, aurpegiak eta trukaketa uneak betikoan atxikiak gelditu dira.

Kanaldude, gure betiko partaidea

Kanaldude eskuzabal beti gure ondoan da. Haien begirada zorrotzari esker, aurkezpen eta mahai-inguruen bideoak ikusgai dira YouTube kanaletan eta haien webgunean: kanaldude.eus