Ohar garrantzitsua: Azokan erakusle gisa parte hartzeko eta liburuen aurkezpenetarako izen-emateak banaka egin behar dira. Eskaera guztiak elkarteko kideek aztertuko dituzte. Erantzun bat bidaliko zaizu posta elektronikoz zure izen emate eskaera balioztatu ondoren.
2026ko gaia: Itzulpena formak eta ikuspegi desberdinetatik.
Aurtengo edizioan itzulpena ardatz izango dugu: hizkuntzen arteko itzulpena, euskaratik beste hizkuntzetara eta alderantziz, baina baita medio eta arte-forma ezberdinen arteko itzulpena ere (idazketa, antzerkia, arte grafikoak, zinema, eta abar).
Itzulpenaren kontzeptua zabaldu nahi dugu, inklusiorako bidean, zeinu hizkuntza, braillea, entzuteko liburuak eta kultura sarbidea erresten duten beste bitartekoak sartuz.
Gaia kultur eta arte trukearen aberastasuna aztertzeko gonbitea da, eta itzultzaile, sortzaile, ikertzaile eta arlo horretan diharduten erakundeen arteko elkarrizketa sustatzeko.
Aurkezpen eta mahai-inguruentzat, lehentasuna itzulpenarekin lotura duten liburu edo proiektuei emango zaie.