SARAKO IDAZLEEN BILTZARRA 2026

Biltzar egunean, literatura maite dutenak eta sorkuntzaren munduan dabiltzanak elgarrekin biltzen dira: idazleak, argitaletxeak, artistak… Denak aniztasunez beteriko topagune batean.

EGITARAUA

APIRILAK 5 | 18h  HIRU EMAZTE KANTARI GOGOAN
KONTZERTUA – Santa Katarian Kapela

Hiru kantariren bidez – Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles Arangiz – euskal kantagintza markatu duten hiru emazteren ahotsa Estibaliz Robles, Maite Idirin eta Lourdes Iriondo eta ondarea gaur egunera ekartzen dituen omenaldi hunkigarria da.

APIRILAK 6 | 10h30 – 16h30 –  SARAKO MEDIAKETA
Karparen azpian, haurren xokoa

Sarako mediatekak eta Joanes Echevestek , IKAS, EKE eta Herriko Etxeak lagundurik,irakurketa euskaraz sustatzeko  
Hostoz Hosto proiektua, haurzaindegiko txikiendako ,haurzainen niminoendako eta hiru eskoletako ikasle guzientzat,  sortu dute. Irailatik martxoa arte irakurketa animatuak proposatu dituzte.
Egindako lanak irakutsiak izanen dira Idazleen Biltzarrean.

APIRILAK 6 | 11h – 11h30 –  KAMISHIBAI – TAILERRA -+2 urte
Karparen azpian, haurren xokoa

Sarako mediatekak proposaturik, Kamishibai tailerra: irudi antzerki japoniar bat istorioak kontatzeko.

APIRILAK 6 | 14:30 Kantaldia FAFA ETA BAPTISTE, Kiroldegia – Azoka lekua 

Sarakoak, Fafa eta bere semea Baptistek, plazer handiz partekatuko dituzte zuekin elkarrekin etxean bezala kantatzea maite duten euskal errepertorioko zenbait kantu!

APIRILAK 6, 17h15
ETXEAN, Dom & Ael & Haran Ubel
LIBURU AURKEZPEN IKUSKIZUNA Haur eta helduentzat 
Karparen azpian, haurren xokoa – Sous le chapiteau, coin des enfants

Etxean liburuaren aurkezpena, drag emanaldi baten bidez. Liburua Dom Campistron-ek sortua, eta Haran Ubel elkarte feministak argitaratua (2025) Ael Campistronek antzeztua.

APIRILAK 6, EGUN OSOAN ZEHAR – Erakusketa Larrungo koloreak

Sarako Larrungo Koloreak elkartearen lanen erakusketa.

BILTZAR SARIAK

Apirilak 6 - 12:15 - Erabilera ainitzeko luzatze gela

MARIKITA TAMBOURIN

Marikita Tambourin Baigorrin sortua da, urte luzez euskal kulturan lanean aritu den idazle, irakasle, ikerlaria eta militantea da. Ikastolen mugimenduko aitzindarietako bat izan zen, eta bere obra literario aberatsaren bidez (poesia, eleberria, saiakera…) euskara transmititu eta biziarazi du. Bere engaiamendu eta idazkeren bidez, oroimena, historia eta emazteen lekua landuz, euskal kultura eta pentsamendua aberastu ditu.

ANNE- MARIE LAGARDE

Anne-Marie Lagarde Zuberoan handitu da, Liginagan. Idazle, ikerlaria eta antropologoa da, eta euskal kulturako ahots feminista garrantzitsua; bere lanek euskal gizarte tradizionala beste begi batez ulertzeko bidea zabaldu dute. Bere ikerketen bidez, bereziki euskal matriarkatuaz eta emazteen eta gizonen arteko berdintasunaz, gure historiaren eta kulturaren ikusmoldea aberastu du.

APIRILAK 6 | 10h – 17h15 – LIBURU AURKEZPENAK 
Erabilera ainitzeko luzatze gela

10h « Aller de par le monde, le béret sur la tête » EDITION DE LARHUNE
Kepa Etchandy

10h15 – « Abeberry etxea, euskal historia bat » ATLANTICA, Alan Abeberry

10h30« Le Pays Basque et la Corse: une analyse comparée », L’HARMATTAN – Eguzki Urteaga – Présenté par Patrick Pepin-en eskutik

10h45 « Gizatasun arrantzale », EUSKALTZALEEN BILTZARRA Mikel Epalza, Coline Renault, itzulpena – traduction Xan Errotabehere, Pierra Etchecopar eta Mizel Jorajuria.

11h « Euskal klasikoen bila », Jon Casenave & « Junes Casenave Harigile Olerki bildüma » Battittu Coyos, EUSKALZAINDIA

11h15 « Zuhaitzen bizitza ezkutua », Udako Euskal Unibertsitatea, Peter Wohlleben itzulpena, traduction, Maider Etxebarria Akaiturri, Patxo Larrinoa Anza

11h30 – « Jaiotzetik erreboltari », DAKIT, Matxalen Bezos Arketa

11h45 « Nire olerki guztiak » Txomin Peillen Karrikaburu, Sabin Oregik prestatu bilduma, MAIATZ

12h00 – « Solas gordeak » & « Olerki bildumak » Marikita Tambourin, MAIATZ

12h15 – BILTZAR SARIAK – PRIX BILTZAR
Marikita Tambourin & Anne-Marie Lagarde

14h00 -« Transmutazioa » Eric Dicharry.

14h15 – « Autrefois en Ipharralde, des humains, des familles, des histoires et de l’Histoire. », TERRE DE NAVARRE Bernard Aldebert

14h30 – « Vision composée, 20 poèmes d’Emily Dickinson traduits et commentés, de Pierre Vinclair », EXOPOTAMIE – Pierre Vinclair

14h45 – Présentation du travail de Clouët Claire, « Les glaces » LE TEMPS COURT

15h – « Saltze jostetak(Jeux à vendre) », Christine De Pizan, itzulpena – traduction, Auxtin Zamora, HATSA ELKARTEA

15h15 « Sua. Gauekoren aroa », DRACO SOMNIUM David Castello, Gabriela
Rodriguez

15h30 « Otto eta Pintxo », A BUEN PASO, « Etxe bat Husaviken », BALEA ZURIA, Uxue Juarez.

15h45 – « Nere lagun zaharra », WAOUCHE – Amaia Carrere & Aurkezpena

16h « EUSKARA ETA BIOK jalgi hadi mundura » – HERRIMA, Andrea Bella Garcia

16h15 – « Gure kare-bihotzak – Nos cœurs calcaires », Itxaro Borda

16h30 -« Le Pays Basque – Carnet de voyage, printemps 1919 », Claude Staempfli, KILIKA

16h45 – « Arranoaren luma » Idoia Fraile Ugalde, & « A la découverte du peuplement basque », Michel Duvert & « Ihauteri, Carnaval » Thierry Truffaut eta Patxi Beltzaiz & « Erroen izerdia », Jone Bordato, ELKAR

APIRILAK 7 | 9h – 17h – PROFESIONALEN EGUNA – Lur Berri Gela

GAIA : Euskal literatura: itzulpenaren gaia. Gaurko egoera, kokapena eta estrategiak

Euskal literaturaren eremuan garrantzi handia du itzulpenak, honi esker euskaraz sortu obra batzuek luzapen bat lortu dezaketelako Euskal Herritik at, edo munduko pentsamendua eta literatura unibertsalean euskaraz sartzea ahalbidetzen duelako.
Egun honen xedea da itzulpenaren nundik-norakoak molde osoan aipatzea: hizkuntzei lotutako testuingurua, itzulpenaren ezaugarri eta zenbakiak, arlo horretako antolaketa profesionala, argitaratzaileen estrategiak eta eragile bereziki publikoen politikak.
Hizlariak egitura hauetatik etorritakoak izanen dira: EHU unibertsitatea, EIZIE izultzaileen elkartea, Etxepare institutua, Elkar liburu denda eta argitaletxea.
Eguna liburu munduan jarduten duen orori irekia da (liburuzain, liburu saltoki, argitaletxe, itzultzaile, idazle, ilustratzaile…), baita irakasle, unibertsitateko ikasle, kultur eragile eta elkartekide, edo irakur klubetako irakurle direnei ere.
Mintzaldiak euskaraz izanen dira.
Antolatzaileak : Sarako Biltzarra, Bilketa sarea, Euskal kultur erakundea.

9h: Harrera

9:30 – 10:45 Euskal literatura eta itzulpena: hizkuntza ingurumen honetan zein toki, zein garrantzi, zein harreman.
Elizabete Manterola, Itzulpengintza eta interpretazio graduko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, literatur eremuko itzulpenetan berezitu ikertzailea.

11:00 – 12:15 Euskal literatura itzuliaren merkatua: gaur egungo ekoizpena eta estrategiak.
Peio Uhalt, Baionako ELKAR liburudendako arduraduna.

12:30-14:00 Bazkaria

14:15 – 15:30 EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea: ereduzko itzulpengintza baterako ekarpenak eta lanbidearen erronkak.
Fernando Rey, EIZIEko kidea eta literatur itzultzailea.

15:45 – 17:00 Euskal literatura-sorkuntza nazioartean zabaltzen lagundu: Etxepare euskal institutuaren ekimenak
Imanol Otaegi, Etxepare institutuko kultura zuzendaria

 

 

Antolatzaileak:BILKETA sarea – Euskal Kultur Erakundea – Sarako Biltzarra 
Hizkuntza: Euskaraz