Présentation 34. aurkezpena – « Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen » de Miren ARTETXE SARASOLA / Ane LABAKA MAYOZ-en « Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen »

Vous trouverez ci-dessous une présentation (uniquement en basque) de « Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen » de Miren ARTETXE SARASOLA et d’Ane LABAKA MAYOZ publié aux Editions UEU.

Azpian UEU argitaletxeak plazaratu duen Miren ARTETXE SARASOLA eta Ane LABAKA MAYOZ-en « Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen » liburu aurkezpena atxemanen duzue.

 

Bertsolaritzaren eta feminismoaren uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea da liburu honen helburu nagusia. Alde batetik, egin diren eta egiten ari diren zenbait ikerketa eta hausnarketari leku propioa egin eta ikusgarritasuna emateko. Eta bestetik, etorkizuneko gogoetak bideratu, zorroztu, osatu zein zabaltzeko nolabaiteko abiapuntua proposatzeko.

Perspektiba feministaz hitz egitea ez da kontu berria bertso-munduan, eta mugimendu zein akademia feministaren eta bertsolaritzaren arteko lotura ere ez da oraintsuko kontua. Baina, azken urteotan bertsogintzaren zein bertsolaritzaren irakurketa feministek oihartzun handiagoa lortu dutela dirudi. Irakurketon oihartzuna da, ordea, askori heltzen zaiguna. Eta liburu honetan hotsen iturburuetara jo nahi izan dugu: bertso-mundua feminismotik aztertzen duten hainbat gogoeta-lan interesgarri dira hemen bildutakoak, entzun nahi dituenarentzat irakurgarri.

 

Première de couverture // Lehen azala – « Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen », Miren ARTETXE SARASOLA / Ane LABAKA MAYOZ