2021eko Sarako ekitaldi literarioa – Sarako Idazleen Biltzarra eta Ikusi Mikusi

Pazkoz iragan behar ziren bi literatur ekitaldiak: IKUSI MIKUSI (euskal haur eta gazte literatura) eta BILTZARRA, arriskuan jarriak dira, COVID krisiarengatik.

Ondorioz, 2021-eko ekainaren 11-etatik 14-ra  iraganen dira:

-ekainaren 11 eta 12a, ostirala eta larunbata, IKUSI MIKUSI haur eta gazte literatur bi egunak,

-ekainaren 13 eta 14a, igandea eta astelehena, BILTZARRA eta bere egun profesionala.

Krisiak jarraitzen balu, urrian datak aurre-ikusiak izan dira: 2021-eko urriaren 07-tik 11-ra.