Présentation 19. aurkezpena – « M » de Marikita TAMBOURINen « M »

Vous trouverez ci-dessous une présentation (uniquement en basque) de « M » de Marikita TAMBOURIN publié aux Editions ZORTZIKO.

Azpian ZORTZIKO argitaletxeak plazaratu duen Marikita TAMBOURIN-en « M » liburu aurkezpena atxemanen duzue.

 

Nor da M.? Autoreak izendatzen ez duen gizon baten identitate gordea. Aspaldi ezagutu zuen urruneko maitalearen ezaugarri nagusia da M., kapitulu bakoitzeko izenburua letra horrekin hasten baita, maitasuna eta memoriaren adierazgarri. Liburu honek iragana eta oraina bateratzen ditu, bizi osoko bilaketa batean, desagertu denaren berraurkitzeko, baita haren oroitzapena berpizteko. Misterioa, bidaiak eta amodioa zer behar da gehiago!

Marikita Tambourin, Baigorrin (Baxe Nafarroa) sortu da 1946an, Ameztoia etxaldean. 1950ean Angelura joan da bizitzera burasoekin. 1970etik 2007 arte euskara irakatsi du Iparraldean: lehenik ikastoletan hamazazpi urtez eta gero gela elebidunetan beste hainbeste urtez. Gaitasuna du euskara eta gaztelera irakasle izateko. Etnologiako ikasketak egin ditu Bordeleko Unibertsitatean eta arlo horretan ikerketak burutu ditu: etxeen izenak, euskal deiturak, euskal leku izenak Argentinan, lehengo euskal ohiturak, euskara, emazteak, agotak, buhameak, … Gai horien aipatzeko, 1971tik hasita mintzaldiak eman ditu, artikuluak idatzi, halaber irrati eta telebistako (F.R.3, E.T.B.) emankizunetan parte hartu du. Baita kronikak egin ditu Euskal Irratietan eta Herria astekarian. Horien ondorioz lehen liburua argitaratu dio Gatuzainek 2000 urtean: Euskal deituren kronikak. Literaturari doakionez, 1982an hasi da olerki publikatzen Maiatz aldizkarian, Mari Amestoy izenpean hasieran ; 2006tik Hatsaren Poesia bilduman agertzen ditu ere. 2005 eta 2018 bitartean zazpi liburu plazaratu dizkio Maiatz argitaletxeak. Irakasle, ikerlari eta idazle izatetik aparte, bidaiaria da ere: lau kontinentetako berrogeita hamar bat herri bisitatu ditu orain arte.

« M » de Marikita TAMBOURIN, ZORTZIKO Editions
« M » Marikita TAMBOURINrena, ZORTZIKO argitaletxea

Prezioa: 15 euros
Prix : 15 euros